wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, urtero, otsaila-martxoa artean Zuhaitz Eguna egin ohi du, eta herriko txoko desberdinetan zuhaitz asko sartu izan dira. Aurten osasun alarma egoera dela eta ezingo dute landaketa herritarrek gauzatu. Hala ere, udalak 50 zuhaitz sartuko ditu herriko txoko desberdinetan.

Aurten, osasun alarma egoera dela-eta ezingo da urteroko Zuhaitz Eguna egin. Baina udalak, berdeguneen eta ingurugiroaren zaintzaren inguruan egiten duen lanaren baitan urteroko landaketari eustea erabaki du. Hala, datozen egunotan espezie desberdinetako 50 zuhaitz landatuko dira herriko txoko desberdinetan.

Loiolarako bidean eta bidegorrian, Goenan, Antzibarrenan, Garmendin, Salben, Euskalerrian eta Izarraitzko atea parkean eta inguruan landatuko dira zehazki zuhaitzak. Zazpi tulipero, 16 likindabarra, 11 urkizuri eta urki, lau gereziondo, bi ezki, hiru pago, bi hibiscus syriacus eta artea, Astigarra, taxodium distichum eta sequoia semperviven bana landatuko dituzte.

Aitor Bereziartua Ingurumen Batzordeburuaren hitzetan, zuhaitzek duten garrantzia aintzat hartuta erabaki dute aurten ere zuhaitzak landatzea: “Askotan, ahaztu egiten zaigu zuhaitzek gure ingurumenean duten garrantzia. Baina, Azpeitiko Udalak ingurumenaren zaintza eta berreskuratzean eta kutsadura gutxitzearen baitan duen konpromisoaren aintzat hartuta erabaki du urteroko landaketari eustea”. Azken urteotan goiz “polita” izan ohi da Zuhaitz Eguna, herritar ugari animatu izan ohi direlako; horretarako baldintzarik ezean, Kimu bat enpresak landatuko ditu zuhaitzak: “Ohitura polita da zuhaitzak haurrekin landatzekoa, eta datorren urtean osasun baldintzak laguntzen badute ebgingo dugu berriro herritarrekin batera”, gaineratu du.