wrapper

Oharrak

500.000€ko sustapen ekonomikorako laguntzen baitan, industriaren berrikuntza  eta emakumeen
Atzoko ohiko plenoan onartu ziren, aho batez, 2021eko Sustapen Ekonomikorako laguntzak. 500.000€ko diru laguntza lerro honen bidez, herriko sektore ezberdinei laguntzeko linea desberdinak eskaintzen dira 2013az geroztik. Aurtengo deialdian,
Corrugados Azpeitiaren inguruan Azpeitiko Udalak onartutako mozioa
Atzoko apirileko plenoan, Corrugados Azpeitiaren inguruko bi mozio izan ziren hizketagai. Udal Gobernuak aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren kontrakoekin. Jarraian onartutako mozioa:  Azpeitiko Udal Gobernua
Informazioa, aholkularitza eta laguntza juridiko-zerbitzua eskainiko die atzerritarrei  SOS
Aste honetatik aurrera, Gizarte Zerbitzuei loturiko zerbitzu berri bat eskainiko da Azpeitian. Zehazki, Azpeitiko Udalak eta SOS Arrazakeriaren elkarlanaren baitan, munduko txoko ezberdinetatik etorritako azpeitiarrei informazioa, aholkuraritza eta

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

2014tik ari da urtez urte udala ohiko argiteria LED argiekin ordezkatzen, energia kontsumoa gutxitu eta CO2isuria gutxitzeko helburuarekin. Datozen bi-hiru urtetan 1.059 LED luminaria ezarriko ditu udalak eta 755.727,97€ko inbertsioa egingo du. Aste honetako plenoan proiektua gauzatzeko konpromisoa berretsi zen; hala, Europar Batasunak karbono gutxiko ekonomiara igarotzea errazten duten toki-erakundeen proiektu bereziei ematen dizkien diru-laguntzetara aurkezteko.

Azpeitiko Udalak kanpoko argiteria berritzen jarraitu eta ohiko luminaria LED argiekin ordezkatzeko proiektu berria osatu berri du. Faseka ari da 2014tik argiteria aldatzeko prozesuan eta proiektu berri hori karbono gutxiko ekonomiara igarotzea errazten duten toki-erakundeen proiektu bereziei Europako Batasunak ematen dizkieten zuzeneko diru-laguntzetara aurkeztu berri du. Laguntza hau inbertsioaren %50a artekoa izan daiteke, eta hazkunde jasangarrirako EGEF 2014-2020 programa operatiboaren esparruan dago.

Udalak osatutako proiektuak 755,727,97€ ko aurrekontua du, eta inbertsio horrekin besteak beste 1.059 luminaria jarriko dira. Laguntza jasoz gero, 2021 eta 2022an, eta behar izanez gero 2023an gauzatu beharko da.

Proiektu honen helburua ohiko luminarien ordez LED luminariak jarriz, telekudeaketako eta fluxu erregulazioko sistema berria ezartzea da, kale argitze sistemak duen potentzia instalatua jaitsiaz energia gutxiago kontsumitzeko; berotegi efektua eragiten duten gasen isuria gutxitzeko.

1.059 luminariak aldatzean eta proiektua gauzatuta, 324.203kwh aurreztuko dira urteko; ditutan, 45.697 euro aurreztuko dira. Berotegi efektua eragiten duten gas isuria ere 179.287 Kg CO2-an gutxituko da urteko. Udal argiztapena hobetzean fotosintesiaren arazketa-efektua, gutxi gorabehera, 356 zuhaitzek egiten duten antzekoa litzateke.

"Klima aldaketari aurre egiteko guztion inplikazioa eta konpromisoa ezinbestekoak dira. Arazoa mundu mailakoa izanagatik, bakoitzak beretik asko egin dezake. Bide horretan, Azpeitiko udalak konpromiso osoa du klima aldaketari aurre egiteko trantsizio ekologiko eta energetikorako hartu beharreko neurri guztiak hartu eta garapen jasangarri baten alde lanean jarraitzeko”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak.

 

2014tik argiterian neurriak hartzen

Azpeitiko Udala 2014an hasi zen herriko luminaria LED argiteriagatik aldatzen. Ordutik, 2.500 LED argi jarri dira. Guztira 742.814€ko inbertsioa egin du; proiektua gauzatzeko 210.351€ko laguntza jaso du. Energia kontsumoari dagokionez, 2014an baino %30 gutxiago kontsumitu zen 2020an; 2014 urtearekin alderatuz 76.213€ aurreztu da 2020an urteko fakturan, inbertsio horri esker. Hala, iazko kontsumoa 1.308.346Kwh-ekoa izan zen.

2014arekin alderatuz berotegi efektua eragiten duten isuria 315.124 Kg CO2tan gutxitu da 2020 urtean. Beste era batera esanda, udal argiztapen publikoa hobetzearekin urtero 626 zuhaitzek egingo luketen fotosintesiaren arazketa-efektuaren emaitza lortu da.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311