wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

bihar, osteguna, jarriko dira 'Amamaren danborra dokumenta ikusteko emanaldietarako gonbidapenak eskuragai. Udal wegnunean eta Kulturazen webgunean eskuratu ahalko dira online. Eskura, berriz, aurrez Sanagustin kulturgunean izango dira eta emanaldiaren egunean bertan takilan ere izango dira batzuk. 

 

Atzo aurkeztu zuten Paola Motok zuzenduriko Amamaren danborra dokumentala, hilaren 19an, 19:00etan estreinatuko da Soreasu antzokian. Estreinaldia online ikusi ahal izango da udal webgunetik, Uztarria eta Erlo telebistan; bai ekitaldia, eta, baita, dokumentala ere. Ondoren, gauean ETB1ean ere izango da ikusgai, 00:30ak aldera.

Ondorengo egunetan, Soreasun pase desberdinak eskainiko dira, herritarrek ikus dezaten. Urtarrilaren 20an 12:00etan, 16:00etan eta 19:00etan izango da ikusgai. Haurren eguna izandatu da urtarrilaren 20koa; Udalak ahalegin berezia egingo du haurrengana iristeko. Txikienek ere jakin dezaten zenbait eskubide lana eginez lortu izan direla, eta emakumeen parte hartzea normalizatzeko ibilbide bat egin behar izan dela.

Urtarrilaren 23an, larunbatean, eta urtarrilaren 25ean, astelehenean, ere beste bi pase izan dira, 19:00etan. Gonbidapenak udal webgunean eta Kulturazen webgunean, Sanagustin kulturgunean eta egunean eguneko sarrera batzuk takilan ere izango dira.

Paola Moto zuzendaria estreinaldian egoteaz gain, urtarrialaren 20ko 19:00etako eta urtarrilaren 25eko saioan izango da, dokumentalaren inguruko xehetasunak azaldu eta herritarren galderei erantzuteko.