wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko BERTAN Azpeitiko merkataritza elkarteari dirulaguntza zuzena ematea.

 

Onuraduna: BERTAN-AZPEITIKO MERKATARI ELKARTEA -G20999298- Euskal Autonomi Elkidegoko Merkatarien Elkarteko zentsuan 90 zenbakiaz izena emanda.

Laguntzaren helburua: BERTAN Azpeitiko Merkatari Elkarteak urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko merkataritza eta komertzioa suspertzeko helbu-ruarekin, eta nola ez enplegua ere bultzatzeko nahiarekin. Hala nola, jarduera horiek honako helburuak dituzte: herriko merkataritza dinamizatzea eta Azpeitia erosketak egitaren aldeko apustua bultzatzea, bertako merkataritza balioan jarriz; merkataritza ehuna sendotuko duten ekintzak aurrera eramatea; Azpeitian kontsumitzen duten erosleen fideltasuna saritzea; dendarien formalkuntza/prestakuntza etengabea bultzatzea; herriko merkatari aholkularitza zerbitzua eskaintzea; dirulaguntzen berri ematea, eguneroko arazoetan laguntzea eta ekimen interesgarrien informazioa helaraztea; Udalaren aurrean Merkatarien ordezkari moduan lan egitea; kolaborazioarako, proposamenak egiteko, eskaerak luzatzeko etab.

Interes Orokorra: ETELaren 17.1 artikuluko 34. atalak xedatzen duenez lege horretan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan txikizkako merkataritza sustatzea.
Ebazpena: Alkatetzak 2020ko abenduaren 28an emandako Dekretua.
Kopurua: 21.000 €.
Aurrekontuko partida: 1100.480.430.00.01 2020

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.