Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak eman dituzte ezagutzera. 500€ko erosketa bono bana lortuko dute irabazleek.
Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Erregetako Zozketa antolatu dute beste urte batez. Zozketa horren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte.
Horretarako, abenduaren 26tik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu dira herriko dendetan, erosketak egin dituztenen artean. 500€ko erosketa bono zozkatu dituzte eta 03562 zenbakia, Ederti dekorazio dendan banatua, 33390 zenbakia, Ekain abere osasunerako dendan banatua, eta 44475 zenbakia, Esnaola elektrizitate dendan banatua.
Irabazleek urtarrilaren 31ra arte dute saria erreklamatzeko epea.