wrapper

Oharrak

Ekitaldiak bertan behera utzi eta udal instalazioak itxiko dira, hamabost egunez
Azpeitiak 100.000 biztanleko 1.000 kasuren muga gainditu du, eta Osasun Sailarekin informazioa partekatu ostean, udalak erabaki du Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak baino zorrotzagoak aplikatzea. Alkatearen arabera, “oso larria” da egoera, eta
Administrarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du Azpeitiko Udalak
Azpeitiko Udalak administrarien lan poltsa osatzeko deialdia jarri du abian. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta online bidez aukez daitezke, otsailaren 12a bitartean. Azpeitiko Udalak administrarien bi lan poltsa osatzeko
'Amamaren danborra' dokumentalaren estreinaldiko ekitaldia, bideoan
'Amamaren danborra' dokumentala aurkeztu zen atzo arratsean Soreasun. Dokumentala lehen aldiz jendeaurrean eskaini aurretik eginiko ekitalditxoa bideoan bilduta hemen ikusgai.    

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak eman dituzte ezagutzera. 500€ko erosketa bono bana lortuko dute irabazleek.

Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Erregetako Zozketa antolatu dute beste urte batez. Zozketa horren bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte.

Horretarako, abenduaren 26tik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu dira herriko dendetan, erosketak egin dituztenen artean. 500€ko erosketa bono zozkatu dituzte eta 03562 zenbakia, Ederti dekorazio dendan banatua, 33390 zenbakia, Ekain abere osasunerako dendan banatua, eta 44475 zenbakia, Esnaola elektrizitate dendan banatua.

Irabazleek urtarrilaren 31ra arte dute saria erreklamatzeko epea.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311