wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur goizean, Gotzon Aranburu eta Josu Urbieta euskal preso politikoen senideekin elkartu dira Nagore Alkorta alkatea, Josu Labaka eta Leire Goenaga zinegotziak. Hala, udal ordezkariek presoek eta senideek bizi duten egoeraren berri jakin ahal izan dute beren eskutik.

Bizikidetzaren baitan, herritar guztien giza eskubidaak errespetatzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan du alkateak: “Gaur egun, euskal preso politikoei ez zaizkie beren giza eskubideak errepetatzen, eta horregatik, ezinbestekoa da espetxe politika aldatzea”.

Hala ere, zenbait mugimendu izan direla eta, sakabanaketa politikarekin bukatzeko “denok batera ekiteko unea” dela gaineratu du. Horregatik, presoen giza eskubideak betetzeko eskatuz larunbatean 17:30ean hasita Azpeitiko plazatik abiatuta Sarek antolatuta egingo den manifestazioarekin bat egin eta herritarrei parte hartzeko deia ere luzatu nahi izan diete udal ordezkariek eta presoen senideek.