wrapper

Oharrak

Eraso matxisten inguruko sentsibilizazio eta informazio udako kanpaina abian da
Udara begira, eraso matxisten aurkako sentsibizilizazio eta informazio kanpaina jarri du Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoa eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean. Hala, eskuorri bat osatu dute eta datozen egunotan herriko etxe guztietara banatuko da.
Bi sormen prozesu eta sei proiektuk jaso dute Sormen Beka
Inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira Azpeitiko Udalaren Sormen Beketara: 22 hain zuzen. Atzo eman zuten beka jasoko duten proiektuen aurkezpena. Guztira 6 sormen prozesu lagunduko dira diruz; bi sormen egonaldi eta beste 6 proiektu. Guztira,
Lan munduan euskararen normalizazioa bultzatzeagatik zoriondu eta eskertu du Biele Udalak
Zilarrezko Bikain ziurtagiria jasoko dutela jakin berritan, Azpeitiko Udalak Biele ingenieritza enpresa eskertu eta zoriondu nahi izan du euskararen normalizazioa lan munduan ere bultzatzeko egiten duten lanagatik. Lan munduan eta industrian ere

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Gaur goizean, Gotzon Aranburu eta Josu Urbieta euskal preso politikoen senideekin elkartu dira Nagore Alkorta alkatea, Josu Labaka eta Leire Goenaga zinegotziak. Hala, udal ordezkariek presoek eta senideek bizi duten egoeraren berri jakin ahal izan dute beren eskutik.

Bizikidetzaren baitan, herritar guztien giza eskubidaak errespetatzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan du alkateak: “Gaur egun, euskal preso politikoei ez zaizkie beren giza eskubideak errepetatzen, eta horregatik, ezinbestekoa da espetxe politika aldatzea”.

Hala ere, zenbait mugimendu izan direla eta, sakabanaketa politikarekin bukatzeko “denok batera ekiteko unea” dela gaineratu du. Horregatik, presoen giza eskubideak betetzeko eskatuz larunbatean 17:30ean hasita Azpeitiko plazatik abiatuta Sarek antolatuta egingo den manifestazioarekin bat egin eta herritarrei parte hartzeko deia ere luzatu nahi izan diete udal ordezkariek eta presoen senideek.