wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bukatzear den 2020. urtean bete ditu Kili kolor dendak 25 urte. Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkataritza elkarteak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu nahi izan die, bereziki gogorra izan den urtean. Agustin Lizarralde udal zinegotzia eta Lore Garciarena Bertaneko teknikaria izan dira zoriontzen, eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen.

"Herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza eta ostalaritza, guk bertako merkataritza txikiaren aldeko apustu sendoa egiten dugu eta, orain, inoiz baino gehiago herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek.