wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Sustapen Ekonomikorako Plan Integralaren baitan, ostalariei laguntzeko 70.000 euroko partida jarri du udalak. Establezimenduetako jabeentzat ez ezik, diru-sarrerak murriztu zaizkien langileentzat ere sostengu ekonomikoa dagoela gogorarazi du Nagore Alkorta alkateak. “Udalaren laguntza osagarri bat dela ulertzen dugu, horregatik eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari erabaki guztiak dagozkien laguntza konpentsatzaileekin batera hartzeko, eta ostalaritzarentzat plan eraginkor bat egiteko”.

Azpeitiko Udala hasi da ostalariei 1.000 euro arteko laguntzak ordaintzen, Eusko Jaurlaritzaren dekretuak tabernak eta jatetxeak ixteko agindu ostean. Hain zuzen, bigarren aldiz ostalaritza zerbitzua ixteko dekretua jaso eta egun gutxira, 70.000€ko diru-laguntza lerroa jarri zuen abian udalak. 63 ostalarik eskatu dute laguntza, abenduaren 10a artean. Horietatik, 47 eskaerak betetzen zituzten baldintzak. 11 eskaerak oinarrizko 600 euroko laguntza jaso dute; eta, beste 36k, 1.000 euro arteko laguntza gehigarria ere bai. Baldintzak bete ez dituzten hamasei eskaerek hamar eguneko epea dute beharrezko dokumentazioa osatzeko.

Horren harira, Nagore Alkorta alkateak adierazi du pandemia egoera hau hasi zenetik, udalaren “lehentasuna” behar gehien duten horien ondoan egotea dela: “Plan integral bat egina dugu, herritar guztiak babesteko eta hainbat egoerari erantzuteko”. Hain zuzen, azken hilabeteetan, gehien kolpatutako sektoreetako bat izan da ostalaritzarena: “Sektore ekonomikoen beharrei erantzuteko ahalegina egiten ari gara, eta aurrerantzean ere udal baliabideak erabiliko dira gure herriko egoera ekonomikoa sustatzeko”.

Hala ere, alkateak adierazi du udalarena laguntza “osagarri” bat dela, udal baliabideekin “ezinezkoa” delako “dena” konpontzea: “Horregatik eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari erabaki guztiak dagozkien laguntza konpentsatzaileekin batera planteatzeko; izan ere, beharrezkoa da ostalaritza sektorearentzat plan eraginkor bat egitea”.

Horrekin batera, alkateak esan du “arduraz jokatzeko” momentua dela. Gogorarazi du Gabonak datozela, eta herriko intzidentzia tasa altua dela: “Guztion esku dago geure burua eta ingurukoak zaintzea, herri-ardura hori oinarri izango da osasuna eta ekonomia babesteko”.

Sektorea bai, baita langileak ere

Ostalaritza establezimenduetako jabeak ez ezik, bertako langileen egoera ere kezkagarria da, udalaren arabera. Horregatik, alkateak gogorarazi du, udal laguntzen bidez, egoera ekonomiko txarra pasatzen ari diren herritarrei laguntzeko dirulaguntza lerro propioa duela erakundeak. Hain zuzen, pandemia garaian diru sarrerak murriztu zaizkien horiei erantzuteko egokitu dira laguntza horiek. Beraz, ostalaritzako zein beste sektoreetako langileek, laguntzak eskuratu ditzakete, baldintzak betez gero. Laguntza horien edo besteren baten informazioa nahi dutenek udalera jo dezakete edo 943-15 71 92 telefonora deitu, informazioa eskuratzeko.

Martxoan hasitako ibilbidea: ekonomia eta gizarte beharrak

Udalak herritarrei eta eragile ekonomikoei bideratutako 1,7 milioi euroko plan integrala osatu zuen maiatzean. Ildo horretan, martxoan, 267.500 euro bideratu ziren herriko merkatariei eta ostalariei laguntzeko. Guztira, 286 establezimenduk jaso zueten orduan 1.000 euro arteko laguntza.

Bestalde, zaintzarako, oinarrizko beharretarako eta alokairua zein mailegua ordaintzeko laguntzak ere bideratu dira, udalari dagozkion zergak atzeratzearekin batera. Oinarrizko elikagaiak banatzeko zerbitzua indartu da, elikagaien bankuarekin batera; eta, gizarte zerbitzuek eta boluntario sareak, elkarlanean, erosketak egiteko eta bakardadeari aurre egiteko laguntza eskaintzen jarraitzen dute. Egoera kalteberan dauden herritarrak hobeto ezagutzeko eta haien beharrei erantzuteko ikerketak egiten ere ari da udala, beste erakunde batzuekin batera.