wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi herriko ikastetxeetara, haurrak agurtzera. Azken urteotan, abenduaren 24 eguerdian ere, plazan herriko haurrekin elkartzeko parada egin ohi izan dute. Aurten, ordea, ongietorria antolatzen duten ikastetxe eta kultur eragileekin elkartuta, bizi dugun alarma egoera aintzat hartuta, plazara ez etortzea adostu dute.

Abenduaren 24an herrian ikusteko aukerarik ez bada izango ere, Udalaren bidez herriko haurrentzat mezu bat bidaltzekotan gelditu dira. Ukitu ezin badira ere, ikusi, entzun, sentitu eta sumatuko dira herrian.

Horretaz gain, beraiei zuzendutako gutunak jasotzeko postontziak ere jarriko dira igerileku aurrean, anbulategi aurrean eta udaletxe azpian. Udala arduratuko da gutunak jaso eta ordurako Mari Domingi eta Olentzerori emateaz.