wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Egoera zaurgarrienean diren pertsonen gizarteratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin, elkarlaneko proiektu pilotuak abian dira. Gizarteratze eta laneratzeko prestakuntza-enplegu prozesu berriak garatzea, eta inklusio soziolaborala sustatzeko zerbitzu sare integratua osatzea dira helburu, herriko eta eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren bidez, ElkarEkin proiektu estrategikoa dago abian. Hala, bi lan lerroren bidez bilatzen da integrazioa eta laneratzea.

Alde batetik, laneratzeko prestakuntza ibilbide integratu berriak abian jarri dira. Oinarrizko konpetentzien prestakuntza eta Bigarren Mailako Lanbide Zihurtagirien eskaintza indartzea da helburua, pertsona gehienek izan dezaten aukera lan merkatuan sarbidea izateko.

Testuinguru horretan, Azpeitian bi ikastaro dira abian. Irailaren bukaeratik 15 pertsona ari dira Azpeitiko Basazabal Jauregian Oinarrizko Konpetentzia Formakuntza Ikastaroan parte hartzen. Hori bukatzean, bigarren mailako profesionaltasun-ziurtagirien ikastaroak egiteko aukera izango dute. Proiektu horri esker 45 pertsonak eman diote hasiera laneratzeko prestakuntzari.

Ildo beretik, oinarrizko ikastaroarekin koordinatuta Azpeitiko Udalaren bitartez, Mendeko pertsonei Arreta Laguntza Lanbide Ziurtagiriaren edizio berri bat ere abian da urritik. Ikastaro horren bidez, beste 15 pertsonek dute profesional ziurtagiria ateratzeko aukera. Izarraitz Lanbide Heziketaren bidez, bigarren mailako soldadurako lanbide ziurtagiri berria ere abian da eta 15 pertsona ari dira ikastaro hori egiten.

Bestetik, bigarren lan lerro nagusia, inklusio soziolaboraleko zerbitzu sare integratua garatzea da, eskualdeko laneratze eta gizarteratze eragileen koordinazioa eta elkarlanaren bitartez. Ildo honetan, otsailean abian jarritako UrolanEkin Sarean, eskualdeko egoeraren diagnostiko eta beharrak aztertu, eta lehentasunezko ekintza lerroak adostu ziren, enplegu eta arlo sozialeko eragileen artean ekintza plana aktibatuz, proiektu talde desberdinekin, Iraurgi Berritzenetik koordinatuta. ekintza plan horrek ahalbideratu du, besteak beste, 6 ekintza eta proiektu talde desberdin aktibatzea. Horien artean aipatzekoa da, datozen egunetan herritar eta eragileei banatuko zaien Urola Erdiko gizarteratze eta laneratze eragileen baliabideen mapa, eskualdean eskaintzen diren zerbitzuak ezagutzera emateko.

Azpeitiko Udalak azken urteotan egin bezala langabeziari aurre egin eta herritarren enplegugarritasuna eta integraziorako tresna gisa formazio eskaintza indartzen eta zabaltzen jarraitzeko konpromiso osoa du. Osasun alarma egoerak langabezia tasaren bilakaera ezegonkorra ekarri du; azaroan %9koa izan da herrian, eskualdeko, Gipuzkoako eta EAEkoaren azpitik. Formazioak duen garrantziaren jakitun, Basazabalgo Formazio Zentroaren bidez arlo horretan sakontzen jarraituko du.

 

IMG 7702