wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Santio eta saninazioetan bezala, santotomasetan ere ez da festa giroko ekitaldirik izango. Hala erabaki dute Udalak eta festaren parte diren eragileek. Azken asteotan santotomasetan postua jartzen duten eragileekin zein ekintzak egiten dituzten taldeekin harremanetan izan da udala eta guztiak ados izan dira ezer ez antolatzeko. “Bizi dugun egoeran ezin da festarik egin, festak kalera irten eta herritarrak elkartzeko aitzakia izaten baitira. Aurtengoan, beraz, egoerak arduraz jokatzea eskatzen duelako ez da ezer egingo abenduaren 21ean”, adierazi du Mikel Odriozola festetako batzordeburuak.


Auzoetako festarik ere ez
Ez udaberrian eta ez udazkenean ez da baldintzarik izan herriko auzoetako festak egiteko. Otsailean arazorik gabe egin ziren Matxinbentako festak, ordutik, ez da ohiko festarik izan inon. “Auzoetako festen antolatzaileekin izan gara harremanetan, eta guztietan arduraz jokatu eta festarik ez egiteko hutua egin dugu”, gaineratu du. Urtea bukatzerako, Santa Luzi eguna izango da, Elosiagako festak, eta auzoko festen antolatzaileekin adostua du Udalak festarik ez egitea.

Sansebastian sinbolikoak
Urtea bukatzearekin bat jartzen da Azpeitia sansebastianei begira. 2021eko sansebastian bezperan eta egunean ez da aukerarik izango kaleak danbor jolez beteta ikusteko. Azken asteotan sansebastian bezperako danborradan parte hartzen duten taldeekin zein sansebastian egunez haurren danborradan irteten duten ikastetxe eta eragileekin hainbat bilera egin ditu udalak. Hala, egun horien bueltan zerbait sinbolikoa egiteko aukerak aztertuko dira. Bide horretan, azken urtean 2021eko sansebastianetan 40 urte beteko dira danborra jotzen lehen emakumeak irten zirela, eta udala horren inguruko dokumentala prest du argia ikusteko. Datozen asteotan joango da dokumentalaren inguruko xehetasunak eskaintzen.

Batzordeburuak herritarrak eta eragileak eskertu nahi izan ditu bizi dugun egoera ulertu eta arduraz jokatzeko erakutsitako konpromisoagatik: “Eragileek ulertu dute osasuna lehenesteko unea dela, eta eskertzekoa da hori. Eskertzekoa den bezala beti elkarlanerako izaten duten jarrera”, gaineratu du.