wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Kultur Mahairekin elkarlanean urtero ematen dituen sorkuntza beka jaso zuten iaz Maite Azpiazu eta Ainitze Urbietak Gure mintzak proiektuaren abiapuntua jartzeko; herrian eta inguruan hitz egiten diren hainbat hizkuntza jasotzeko 12 elkarrizketa egin dituzte, Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren kooperatibarekin elkarlanean. Ostiralean, 19:00etan aurkeztuko dute proiektua Sanagustin kulturgunean.

Herrian dagoen hizkuntza eta kultur aniztasuna plazaratzea eta funts bat sortzea. Proiektu eta asmo horixe aurkeztu zuten Azpeitiko Udalak Kultur Mahaiarekin elkarlanean urtero ematen dituen kultur sormen beketara Maite Azpiazu eta Ainitze Urbietak.

Azpeitian 52 herrialde ezberdinetako milatik gora herritar bizi dira. Alabaina, herrian eta herrian antolatzen diren ekintzetan “ikusezinak” direla uste dute sortzaileek: “Beren presentzia ez da nabaritzen, ez dakigu ia ezer beraiei eta beraien jatorriari buruz, ez daukate espazio propiorik herrigintzako eragile moduan. Salbuespen zoragarri batzuetan izan ezik. Eta ez daude saretuta”, azaldu dute.

Azpeitia anitza izanagatik, aniztasun hori plazaratzen eta bizitzen ikasteko asko falta da. Horregatik, Gure mintzak proiektuaren bidez, hainbat txokotatik etorri diren azpeitiarren ahotik aniztasun hori, errealitate hori, azaltzea da helburua. Horretarako Azpeitian zein inguruetan bizi diren 12 pertsona elkarrizketatu dituzte.

Funtsari hasiera grabatutako elkarrizketen bidez eman diete. Parte hartzaile guztiei hainbat galdera egin dizkiete parte hartzaileek beren hizkuntzan eta euskaraz edo gazteleraz erantzuteko. Horretaz gain, bakoitzaren jatorriko kultur ondarea gehiago ezagutzeko kultur ondare edo sormeneko zerbait azaltzeko eskatu zaie. Guztia. Ostiralean aurkeztuko duten webgune batean bildu dute.

Proiektua garatzeko ezinbesteko bidelagun izan dituzte jatorri ezberdinetako azpeitiarrekin lan egiten duten eragileak, eta horiek ere eskertu nahi izan dituzte; hala nola, Udaleko gizarte zerbitzuak, Elkar-ekin, Udal euskaltegia, EPA, Emakume txokoa, Udal liburutegia…

Aurrera begira, adierazpen kultural horiek euskarara ekarri eta prozesuaren sozializazioa egiten lagunduko dieten zerbait osatzea dute erronka. Aurretik, ordea, orain arteko mintzen bilduma herriratuko dute ostiralean, 19:00etan Sanagustinen.

WhatsApp Image 2020 12 06 at 18.46.10

WhatsApp Image 2020 12 06 at 18.46.41