wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Lau hilabeteko obren ostean, bukatuta da GI-631 errepidean, Munategi parean, egindako biribilgune berria. Hala, Azpeitiko Udalak zein Azkoitikoak eta inguruko bizilagun zein enpresek egindako eskariari erantzunez gune ilun eta gatazkatsu bat eremu seguruagoa bilakatu da. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak azpimarratu du Basarteko industriagunerako sarrera egokitzea oso garrantzitsua dela: "Puntu ilun bati irtenbidea eman zaio eta herritarren segurtasunean asko irabazi dugu.Hobekuntza nabarmena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskerrak eman nahi dizkiogu gure eskaerei erantzuna emateagatik". 

Gaur goizeanMunategiko biribilgunea bertatik bertara ikusteko bisita egin  dute Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javier Zubizarreta Azkoitikoak. Bisitan gune "gatazkatsu eta ilun" bati irtenbidea eman zaiola adierazi dute hiru ordezkari politikoek. 

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak azpimarratu du Basarteko industriagunerako sarrera egokitzea oso garrantzitsua dela: "Puntu ilun bati irtenbidea eman zaio eta herritarren segurtasunean asko irabazi dugu.Hobekuntza nabarmena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskerrak eman nahi dizkiogu gure eskaerei erantzuna emateagatik". Izan ere, Basarteko industriagunea, etxebizitzak, oinezko eta ibilgailu asko pasatzen dira inguru horretatik eta herritar ugariren eskaerekin bat eginez, Azpeitiko Udalak ere Foru Aldundiari eskaera egina zion inguru horren aterabidea aurkitzeko. 

"Eraikuntza berriari esker trafikoak antolatuko dira eta bidegurutzeak lehen zituen zenbait egoera arriskutsu saihestuko dira", adierazi du Oiarbidek. "Alde batetik, Basarteko industrialdetik GI-631 errepiderako sarrera-irteerak askoz seguruagoak eta errazagoak izango dira. Eta bide segurtasunaareagotzeaz gain oinezkoena ere nabarmen hobetuko da errepidea gurutzatzeko paso babestuarekin. Gainera obra egin aurretii zegoen zuzenbidean ematen ziren gehiagizko abidadurak ere biribilgunearekin ekidin egiten dira". gehitu du. 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko martxoan adierazi zuen biribilgunea egiteko asmoa eta uztailean ekin zion lanei. Biribilguneak 42 metroko kanpo diametroa, 6 metro zabaleko eraztuna eta hiru adar ditu; horietako bi GI-631 errepidearenak dira eta hirugarrena Basarteko industria-gunera doana. Azpeitira alderutz bi autobus geraleku egin dira, errepidea gurutzatzeko paso babestua egin da eta argiztapena egokitu da. Azkoitirako adarrari dagokionez, biribilgunea biribilgunea itxaron-errail batekin lotu da, lehen debekaturik zegoen ezkerrerako mugimendua baimenduz eta segurtasun baldintzetan Berrosuetari sarrera emanez.

Obrak Excavaciones Peru enpresak egin ditu eta 411.268 euroko aurrekontua izan du.

 

IMG 9823

IMG 9821