wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Urola Ibaiaren egoeraz kezkatuta, Ibaieder eta Ererzil erreken garbiketa egin zuen Udalak urrian. 16 egunez, 3.380 kilo hondakin atera ziren bost kilometroko eremutik. Aitor Bereziartua ingurumen zinegoatziak "Urola ibaia balioan jarri eta lanean jarraitzeko konpromisoa" berretsi du. 

Azpeitiko Udala ingurugiroaren zaintzan duen konpromisoaren baitan, azken urteotan ahalegin berezia egiten ari da Urola ibaia eta ingurua berreskuratu eta zaintzeko lanean. Urola Ibaiak aldez alde zeharkatzen du Azpeitia eta izugarria da herrian duen presentzia. Horregatik, ibaiak garbi mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzeko urtero herriko ikastetxeetako ikasleen laguntzarekin garbitu izan da orain artean. Orain, herritar talde batekin ere ari da elkarlanean, ibaien inguruko lanketa egiteko.

Aurten, pandemiak sortutako egoerak ekintza hori egiteko aukerarik eskaintzen ez zuenez, Ibaiaren zaintzaz arduratuta dagoen herritar talde bati beste proposamen bat egin zion: Urola ibaiarekin elkartzen diren Ibaieder eta Errezil errekak garbitzea, proiektu pilotu gisa. Horretarako enpresa bat kontratatu zuen Udalak.

Urrian eta azaroan, 16 egunez aritu ziren hondakinak biltzen, goizeko 08:00etatik 16:00ak bitartean. Eskuz egin zuten bilketa guztia.

“Ingurugiroa zaintzea ezinbestekoa da guretzat. Pauso garrantzitsua da urtero Urola ibaian egiten den ekintza, eta garrantzitsua izan da Errezil eta Ibaieder garbitzea. Gure erreka eta ibaiek duten errealitatearen aurrean jarri gaituzte datuek”, adierazi du Aitor Bereziartua ingurumen zinegotziak. Bide horretan, ingurumenaren alde eta Urola ibaia balioan jarri eta lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Bide horretan, ibaia eta ingurumena babesteko neurri eraginkorrena bakoitzak bere hondakinekin arduraz jokatzea dela azpimarratu nahi izan du. Ibaiak eta errekak garbi mantentzea guztion ardura baita.

Ibai garbiketa, datutan

5 kilometro inguru garbitu dira. 16 egunez, 3-4 lagun aritu ziren ibaitik zikinkeriak ateratzen eta guztira 3.380 kilo hondakin atera zituzten. Ondoren Lapatx zabortegian sailkatze lanak egin zituzten. Bertan, 160 kilo egun, 380 kilo txatarra, 120 kilo plastiko 60 gurpil eta 2.660 kilo errefuxa atera zirela ondorioztatu zuten.

Sarexkak, zikinkeritik babesteko

Ibaia garbi mantzentzeko konpromiso horretan, Urola eta Ibaieder hondakinetatik babesteko burdin-sareak jartzen ditu Udalak. 2019.urtearen bukaeran, herritar talde baten eskariz, hasi zen Udala horretan. Baranda duten ibaiaren ertzak babesteko burdinezko sarexka jartzeari ekin zion. Dagoeneko, eskatutako herriko gune guztietan sarexkaz babestuta dago ibaia. 1.100 metro sarexka jarrita dira herrian.

Sensibilizazioa kanpaina, abian

Aurreko ekintzez gain, udalera ibaien egoera hobetzeko eskaera egin duten herritarrekin elkarlanean, sensibilizazio kanpainak aurrera bultzatzen ari da Udala. Horretarako ikastetxeetan hitzaldiak, bideo erreportaiak eta komunikabideetan berriak kaleratzen ari da.

Ibai garbiketaren bideoa