wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtea ari da bere bukerara iristen eta, aurtengoan ere, udalak Gabon garairako herriko haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu. Covid-19aren osasun krisia tarteko, aurtengo ekintzak herrian bertan burutuko dira eta beste urteetan baino talde txikiagoetan egingo dira. Ekintzak abenduaren 21, 22 eta 23an izango dira, goizez eta adin tarte banaketa egingo da; lau taldetan banatuko dira haurrak adinaren arabera:

- HH5
- LH1 eta LH2
- LH3 eta LH4
- LH5 eta LH6

Ekintzen kostua 15€koa izango da eta izen-ematea online egitea gomendatzen da. Hala ere, online egiteko arazoak dituztenek, Gazte Informazio Bulegora jo dezakete, telefonoz deituz (943 15 71 60), mezu elektronikoa idatziz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo bulegora joanez (sindikatu zaharreko 1. solairuan). Abenduaren 4a izango da izena emateko azken eguna. 

Gaztelekua abenduaren 21, 22 eta 23an goiz eta arratsaldez irekita egongo da. Aurrerago jakinaraziko zaie nerabeei nolakoa izango den egun horietan Gaztelekuaren funtzionamentua.