Azpeitiko Gabonetako IX. erakusleiho lehiaketa abian jarri da. Lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduek erakusleihoak prest izan beharko dituzte abenduaren 9rako eta abenduaren 27ra arte ezin izango dituzte kendu. Sarituak zeintzuk diren abenduaren 29an jakinaraziko dituzte.
Lau sari egongo dira. Erakusleiho onenaren irabazleak 600€ jasoko ditu; bigarrenak 400€ eta hirugarrenak 200€. Horretaz gain, herritarren saria ere izango da. Horretarako Bertan Elkarteak parte hartzaileen erakusleihoetako argazkiak partekatuko ditu lehiaketak irauten duen artean bere Facebook orrialdean, eta abenduaren 29an, 12:00etan atsegin dut gehien dituen publikazioko saltokiak 200€ko saria jasoko du. Atsegin dut eman duten herritarren artean ere 100€ko erosketa bonoa zozkatuko da.
Epaimahaia Bertan elkarteko kide batek, udaleko zinegotzi batek eta aditu batek osatuko dute.
Epaimahaiko kideek lehen inpresioa, konposizioa, modernitatea, sormena, berrikuntza, originalitatea produktu/zerbitzuen konposizioa edo integrazioa, argiztapeana eta koloreen konbinazioa hartuko dituzte kontuan balorazioa egiterakoan.
Ekimen honen bidez, Azpeitiko Udalaren eta Bertanek merkatariak erakusleihoak atontzera animatzea eta herritarrak bertako merkataritzara bultzatzea nahi dituzte.
Izen ematea zabalik, merkatari guztientzat
Erakuslehio lehiaketa herriko merkatari guztientzat irekia da eta parte hartu nahi dutenek abenduaren 9rako (egun hori barne) eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73 / 688 823 944) deituta, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat idatzita.