wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Atzo arratsean. Ikuslegoaren saria banaketarekin bukatu ziren 38. Euskal antzerki Topaketak. Urte berezia izan da topaketentzako ere aurtengoa. Hala ere, balorazio positiboa egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak. Ikuslegoek Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana saritu dute. saria jasotzen izan ziren obraren zuzendari den Igor de Quadra eta Xanti Agirrezabala aktorea.

Tradizio handia sortu dute Azpeitian duela 38 urtetatik udazkenero izaten diren Euskal Antzerki Topaketak. Aurtengoan ere, egoerara egokitu behar zan bada ere, topaketei eusteko konpromisoa hartu zuen udalak. "Euskara eta euskal kultura dira gure asnasgune, euskaratik eta euskaraz bizi gara. Euskal Kulturaren plaza da gure plaza eta euskarazko antzerkigintzaren eskaparate izaten da azaroa Azpeitia. Euskaratik eta euskaraz egindako obrak plazaratu dira azaroko asteburuetan gurean", azaldu zuen Nagore Alkorta alkateak.

Egoera ezegonkorra eta zaila bazen ere,udatik bueltan, kulturaren aldeko apustu sendoa egin dutela azpimarratu nahi izan zuen. Hala, astebururo kulturaz modu seguruan gozatu daitekeela frogatu dute topaketek: hori bai, beharrezko neurri guztiak hartuta: "Eskertu nahi ditugu ikusleak, antzezleak, muntaketan aritu direnak, teknikariak… baldintzarik zailenetan ere hor izan direlako topaketie beren onena eskaintzen" gaineratu zuen. 

Euskal kultura eta euskal sortzaileak lan egin dezaten euskal kultura programatzen eta sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen eta kultur sortzailee lanean eta sortzen segitzeko eskatu zien, "kulturak askeago" egiten gaituelako.

 

Topaketen balorazio positiboa

Irailaren bukaeran aurkeztu ziren Euskal Anzterki Topaketak eta udalaren asmoa eta konpromisoa ikuskizunak taularatzea bazen ere, ez zekiten hori zein baldintzetan egiteko aukera izango zuten. Topaketak bukatu berritan, oso balorazio positiboa egin zuen Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak:"Ikus-entzuleen erantzuna oso ona izan da, eta aforoa murriztuta izan bada ere, hainbat antzerkitarako sarrerak agortu dira. Adin eta gustu desberdinentzako obrak izan dira ikusgai. Ohiko haur eta helduen emaldiez gain, iaz abian jarritako ostegunetako sortzaile berrien zikloak ere bere izaera hartzen ari dela nabarmendu nahi nuke". 

Tamalez, programatutako hiru antzerki obra taularatu gabe gelditu direla ere aipatu zuen: Atx teatroren Kaskarot, Bonbon beltzen Lanaz eta xaharretaz eta Eromen produkzioaken Guateke. Aurrerago, egoerak ahalbidetzen duenean aztertuko dute horiek herrian eskaintzeko aukera. Horretaz gain, topaketen baitan Joxe Aranburu egitekoak ginen omenaldia ere atzeratu beharrean aurkitu dira..

Ikusleen, gustukoen, Antigone edo ezetzaren beharra

Maila handiko obrak ikusteko aukera izan dela topaketetan nabarmendu zuen Alkortak, horrren isla ikusleen botuak ere nahiko berdinduak ibili direla aurten da.  Aurtengoan ere, Soreasun bertan sormen egonaldia egindako antzezlan batek jasoko du ikuslegoaren saria: Horman Poster konpainiaren Antigone edo ezetzaren beharra obrak, hain zuzen ere. Saria jasotzen izan ziren Igor de Quadra zuzendaria eta Xanti Agirrezabala. Biak ala biak oso esertuta azaldu ziren:"Antzezlan hau sortzenordu asko pasatu ditugu Azpeitian, eta oso ondo zainduak sentitu gara beti. Horregatik eskertu nahi ditugu Udala eta Kulturaz. Obra aurrera ateratzeko laguntza asko jaso dugu herrian", azaldu zuen Agirrezabalak. 

Aitor Bengoetxea Kulturazeko kideak, sormenaren "ziklo osoa ixteko" egiten duen ahalegina jarri nahi izan zuen balorean: "Inork gutxik esperoko genuen duela urte gutxi herrian sortutako sormen gunean bertan sortutako maila honetako antzezlan bati topaketetako ikuslegoaren saria emango geniola. Guzti hau egiteko modu eta elkarlan baten ondorioa da. Etxe honetan sormen prozesuei indarra ema eta sormena osotasunean lantzea da helburua", azpimarratu zuen.