wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

25 urte bete ditu Iosu optika dendak 2020. urtean. Ohitura den bezala, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkataritza elkarteak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu  eta lanean jarraitzeko animoak emateko bisita egin die. Agustin Lizarralde zinegotzia eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria izan dira zoriontzen, eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen. 

"25 urtean gora behera ugari gertatzen dira eta ez da erraza horrenbeste urtez denda bat irekita izatea. Azken hilabetak ere ez dira errazak izaten ari bertako merkatariontzat. Urte guzti hauetan herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi dizuegu. Herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza, guk merkataritza txikiaren aldeko apustu sendoa egiten dugu eta orain arte bezala herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek.