25 urte bete ditu Iosu optika dendak 2020. urtean. Ohitura den bezala, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkataritza elkarteak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu eta lanean jarraitzeko animoak emateko bisita egin die. Agustin Lizarralde zinegotzia eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria izan dira zoriontzen, eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen.
"25 urtean gora behera ugari gertatzen dira eta ez da erraza horrenbeste urtez denda bat irekita izatea. Azken hilabetak ere ez dira errazak izaten ari bertako merkatariontzat. Urte guzti hauetan herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi dizuegu. Herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza, guk merkataritza txikiaren aldeko apustu sendoa egiten dugu eta orain arte bezala herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek.