wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren
Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia bigarren edizioa. Eta gaurkoan, euskarak elkartu ditu Udala eta Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez, lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten enpresak. Artxara,
Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL Corrugados Azpeitiako lurrentzako irtenbidea bilatzen ari
Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL, Corrugados Azpeitiaren gaur egungo jabea, Leal familiarena, elkarlanean ari dira enpresa horren lursail eta instalazioei irtenbide bideragarri eta egokiena eman asmoz. Lur eremu zabala okupatzen du enpresaren
Sustapen ekonomikorako bonoak, merkataritza babesteko
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkataritza Elkarteak herriko merkataritza eta ekonomiaren sustapenerako bonoak aterako dituzte berriro. Merkataritza babestu eta herritarrak herrian bertan inbertitzeko hautua egiteko eskatzen diete herritarrei.

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

25 urte bete ditu Iosu optika dendak 2020. urtean. Ohitura den bezala, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkataritza elkarteak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu  eta lanean jarraitzeko animoak emateko bisita egin die. Agustin Lizarralde zinegotzia eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria izan dira zoriontzen, eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen. 

"25 urtean gora behera ugari gertatzen dira eta ez da erraza horrenbeste urtez denda bat irekita izatea. Azken hilabetak ere ez dira errazak izaten ari bertako merkatariontzat. Urte guzti hauetan herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi dizuegu. Herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza, guk merkataritza txikiaren aldeko apustu sendoa egiten dugu eta orain arte bezala herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information