Hasi dira Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikinerako irisgarritasuna hobetzeko lanak. Udalak eta Karmelo Etxegaraiko zuzendaritzak adostutako obra horien bidez, Perdillegi kaleko 2 zenbakian dagoen ikastetxeko sarrera nagusia irisgarriagoa egingo da; bertan, 6 eta 12 urte bitarteko hezkuntza ikasketak garatzen dira.
Obren bidez, gaur egungo sarrera nagusiko eskailerak eraitsiko dira eta hiru aukera eskainiko dira sartu-irtenerako; bi oinezkoentzat eta bat ibilgailuentzat. Oinezkoentzat eskailera eta arranpa egingo dira, irisgarritasuna bermatzeko.
Obra horiekin batera, sarreran estalpe bat ere egingo da, autobusaren zain egoteko. 65.147,24€ko aurrekontua dute obrek eta bi hilabeteko epean bukatuta izatea aurreikusten da.