wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Nagore Alkorta alkateak Sustapen Ekonomikorako laguntzak indartzeko asmoa adierazi du. Gogoratu du langileentzako Udal laguntzak oraindik ere eska daitezkeela. Taberna nahiz jatetxeek momentuko gastuei aurre egiteko laguntza lerro berri bat abian jartzea ere aurreikusi du.

Ostalaritza zerbitzuko arduradunekin bilera egin du gaur Azpeitiko Udalak. Eusko Jaurlaritzak pasa den ostiralean emandako itxiera aginduaren aurrean, Udalak aurreikusitako hainbat laguntza eta asmoren berri eman eta beraien ekarpenak jaso ditu. “Oso egoera zaila bizi du ostalaritzak ere. Sektore honetako jabe eta langileak ekonomikoki gaizki pasatzen ari dira. Bilera honen bidez, beraien kezka, ekarpen eta iritziak jaso nahi izan ditugu. Azken finean, herriaren arazoak udalaren arazo ere badira, eta guztioi dagokigu aurre egitea”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Egoera horren aurrean udalak ostalariei bere babesa adierazteaz gain, sustapen ekonomikoaren baitan, baliabide publikoak jartzeko konpromisoa adierazi die: “Egoera konplikatua bizi dugu guztiok. Pandemia garaiko beharrei aurre egiteko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala osatu genuen maiatzean; eta, orain, egoera berezi honi erantzuteko, dirulaguntza lerro berri batekin osatuko dugu ostalaritza babesteko”, gaineratu du.

Alkateak azaldutakoaren arabera, laguntzak bi norabidetan eskainiko ditu: alde batetik, gogorarazi du, Udal Laguntzen bidez ostalaritzako langileek, hainbat laguntza eskuratu ditzaketela berain egoera ekonomikoa larria bada. Pandemia garaian egindako egokitzapenei esker, ekonomikoki gaizki pasatzen ari diren herritar guztiek dute horretarako aukera. Bestetik, ostalaritza sektorea babesteko eta une honetan dituzten gastuei aurre egin ahal izateko lerro berri bat lantzen ari da udal gobernua. Proposamena ekonomia batzordean aztertu eta ahalik eta eperik laburrenean bideratu nahi da.