wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak aurten ere sustapen ekonomikorako laguntzen deialdia egin zuen udaberrian. Bizi dugun krisi ekonomiko eta soziosanitarioak ezjakintasun eta egoera ezegonkorra sortu du eta eragin zuzena du herritarren eta eragile soziosanitarioengan. Udala izanik herritarrek eta eragileek jotzen duten lehen atea, lehen unetik egoerak sortutako beharrei erantzuteko baliabide materiak eta dirulaguntza lineak jartzeari ekin zion. Bide horretan, maiatzaren 23an, ekonomiaren sustapenerako plan integrala onartu zuen Udalak: 11 lan lerro eta 1,7 milioi euro jarri zituen Udalak plan horretarako; horietatik 475.000€ lan munduari bultzada ematera bideratu dira. Urriaren 30ean bukatu zen eskaerak egiteko epea eta 102 eskaera jaso dira guztira. 

475.000 eurotako laguntzen deialdiak lau linea bereizitu ditu: Merkataritza eta lehen sektorea laguntzeko 175.000€ jarri ziren, industria proiektu estrategikoak bultzatzeko 160.000€, ekintzaileen proiektuak bideratzeko 65.000€ eta  langabeziari aurre egiteko aurten bereziki sortutako kontratazioetarako 75.000 eurotako laguntza. 

Merkataritza eta lehen sektoreko linean 33 eskaera izan dira; industria proiektu estrategikoetan 26; ekintzailetzarako 17 proiektu aurkeztu dira eta kontratazioak laguntzeko 26. Azpeitiko Udalak datozen asteetan ekonomia batzordean eskaerak aztertu eta esleituko ditu laguntzak.