wrapper

Oharrak

Administrarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du Azpeitiko Udalak
Azpeitiko Udalak administrarien lan poltsa osatzeko deialdia jarri du abian. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta online bidez aukez daitezke, otsailaren 12a bitartean. Azpeitiko Udalak administrarien bi lan poltsa osatzeko
'Amamaren danborra' dokumentalaren estreinaldiko ekitaldia, bideoan
'Amamaren danborra' dokumentala aurkeztu zen atzo arratsean Soreasun. Dokumentala lehen aldiz jendeaurrean eskaini aurretik eginiko ekitalditxoa bideoan bilduta hemen ikusgai.    
Emakumeek danborradan parte hartzea bultzatu dutenei errekonozimendua eginez estreinatu da
Gaur arratsaldean estreinatu da Amamaren danborra dokumentala, Soreasun;  protagonistak eta danbor taldeetako ordezkariak bertan zirela. "Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet gizonentzako egindako mundu honetan emakumearen presentzia

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak aurten ere sustapen ekonomikorako laguntzen deialdia egin zuen udaberrian. Bizi dugun krisi ekonomiko eta soziosanitarioak ezjakintasun eta egoera ezegonkorra sortu du eta eragin zuzena du herritarren eta eragile soziosanitarioengan. Udala izanik herritarrek eta eragileek jotzen duten lehen atea, lehen unetik egoerak sortutako beharrei erantzuteko baliabide materiak eta dirulaguntza lineak jartzeari ekin zion. Bide horretan, maiatzaren 23an, ekonomiaren sustapenerako plan integrala onartu zuen Udalak: 11 lan lerro eta 1,7 milioi euro jarri zituen Udalak plan horretarako; horietatik 475.000€ lan munduari bultzada ematera bideratu dira. Urriaren 30ean bukatu zen eskaerak egiteko epea eta 102 eskaera jaso dira guztira. 

475.000 eurotako laguntzen deialdiak lau linea bereizitu ditu: Merkataritza eta lehen sektorea laguntzeko 175.000€ jarri ziren, industria proiektu estrategikoak bultzatzeko 160.000€, ekintzaileen proiektuak bideratzeko 65.000€ eta  langabeziari aurre egiteko aurten bereziki sortutako kontratazioetarako 75.000 eurotako laguntza. 

Merkataritza eta lehen sektoreko linean 33 eskaera izan dira; industria proiektu estrategikoetan 26; ekintzailetzarako 17 proiektu aurkeztu dira eta kontratazioak laguntzeko 26. Azpeitiko Udalak datozen asteetan ekonomia batzordean eskaerak aztertu eta esleituko ditu laguntzak. 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information