wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Osasun krisiak eta ondorioek baldintzatuko osatuko ditu Udalak 2021. urteko udal aurrekontuak. Alde batetik, foru funtsaren ekarpena %5 inguru jaitsiko da; eta, bestetik, aurrekontuak osatzeko prozesua bera ere egoerara egokitu dute. Abenduko plenoan  onartuko dituzte aurrekontuak. Nagore Alkorta alkatearen hitzetan "inoiz baino sozialagoak" izango dira eta inoiz baino garrantzitsuagoa izango da "herritarren beharrei erantzungo dien" aurrekontuak osatzea. 

Urtea ari da bere hondarrera iristen, eta urtea bukatzerako 2021. urteko aurrekontuak osatu eta abenduan onartuko ditu Azpeitiko Udalak. Hala adierazi dute gaur prentsaurrean Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga Ogasun batzordeburuak. Aurten, inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela herritarren beharrei erantzungo dien aurrekontuak osatzea azpimarratu nahi izan dute.

Aurrekontuak osatzerakoan, herritarren artean kezka nagusi diren ekonomia eta babes soziala izango dira ardatz: "Horiek dira eta izango dira lehentasun. Hau da, 2021. urteko aurrekontuek bi oinarri sendo izango dituzte; okerren pasatzen ari direnei baliabideak eskaintzeko gizarte zerbitzuetako aurrekontua mantendu edo handitu egingo da eta ekonomiaren sustapena bultzatzea. Osasun krisiaren ondorioek, udalak azken urteotan zehaztutako lehentasunak berretsi ditu. Aurrekontuak inoiz baino sozialagoak izango direla aurreikusten dugu; egoerak horrela eskatzen duelako eta herritarren beharrei erantzutea delako lehentasuna. Behin eta berriro diogu, krisi honetatik guztiok elkarrekin irten behar dugu, eta helburu horrekin osatuko ditugu aurrekontuak", adierazi du alkateak.

Urte arraroa izaten ari da 2020. urtea osasun alarmaren ondorio ekonomikoak herritarrez eragiteaz gain, udalari ere eragingo diola azpimarratu dute. Aurten, foru funtsetik jasoko den ekarpena nabarmen jaistea aurreikusten da, eta horrek eragin zuzena izango du 2021. urteko aurrekontuetan. Goenagak azaldu duenez, Udalak sarreren erdia jasotzen du foru funtsetik eta aurreikuspenen arabera %5 gutxiago jasoko da; hau da, 700.000€ gutxiago izango dira aurrekontuetarako..

Sarreren jaitsiera horrek, aurrekontuetan eragin zuzena izango du: "Datorren urtean egiteko hainbat inbertsiotan edota proiektutan eragin dezake. Hala ere, inbertsioei heltzeko konpromisoa dugu; agian, aurreikusitako epeetan ezin izango ditugu egin, baina aurreikusitako inbertsioekin jarraitzea da helburua", gaineratu du Goenagak.

Prozesua, baldintzatuta

Atzo egin zuten Ogasun batzordean aurkeztu zuten aurrekontuen zirriborroa.  Datozen bi asteetan ekarpenak jasotzeko bideak jarriko dituzte. Hala, lanketa batzordez batzorde egingo da udal teknikari eta oposizioarekin. Herriko eragileekin osasun alarma egoera dela eta, beharrezko kasuetan aztertuko da bilerak egitea; sortutako mahaien bidez edo arloko batzordeburuekin harremanetan jarriz izango dute ekarpenak egiteko aukera. Herritarren ekarpenak jasotzeko moduak ere egokitu egin dira; hala, udal webgunearen bidez izango dute beren ekarpenak online egiteko aukera. Guztiak kontuan hartuta, azaroaren bukaerarako azpeitiarren beharrei erantzungo dien 2021. urteko udal aurrekontuak prest izango ditu udalak.