Goenako berdegunea balioan jarri eta ingurua egokitzeko lanak egiten ari da azken hilabeteotan Azpeitiko udala. Naturgunea balioan jarri eta herritarren aisialdirako gune erosoa sortu asmoz, hainbat berrikuntza eta egokitzapen egin ditu.
Uda aurretik berdegunea egokitu zuen; ibilgailuak garbitzeko gunea berritu zuen eta autokarabanentzako gunea sortu zuen. Asfaltatze lanak falta ziren gunearen erabarritzea bukatzeko eta horretan ari dira azken egunotan.
Excavaciones y Trasnportes Orsa ari da lanak egiten eta epe motzean bukatuko dira lanak. Udalak 104. 883,09€ko inbertsioa egin du inguruan.