wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Anbulatorio ondotik Matxinada kalerako zubia irisgarriago egiteko lehen faseko obrak bukatu ditu Azpeitiko udalak. Urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia bi fasetan egokitzeko prozesua abiatu zuen udalak iraialren hasieran. Lehen faseko obrak bukatu dira dagoeneko.

Azpeitiko Udalak anbulatorio atzeko zubiaren eta inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko obren lehen fasea amaitu du. Anbulategi ondoan eta autobus geltoki eta hainbat ikastetxetatik gertu dago zubia eta herritar askorentzat ohiko pasabidea da. Hala ere, bertatik pasatzea ez da guztientzako erraza, malda handia duelako. Irisgarritasun arazoari aurre egiteko bi fasetako obra egingo du Udalak; lehen fasea bukatu berri da. 

Inguruaren uholde arriskua dela eta, Urakek ez du zubian aldaketak egiteko baimentik ematen; beraz, oinarria aldatu gabe, inguruaren urbanizazioa moldatuz, malda leundu da. Lehen fasean, anbulatorio aldeko zatiko obra Art eraikuntza enpresak egin du eta 97.596€ko aurrekontua izan du. Bigarren faseko obrak egiteko proietua egiten ari da Udala. 

Bukaut berri diren obra lan horientzako Eusko Jaurlaritzak 2020ko uztailaren 27ko Ingurumen, lurralde plangintza eta etxebizitzako sailburuaren Aginduaren baitan 11.918,26€ko diru laguntza onartua du.

 

IMG 7968

IMG 7966

IMG 7962

IMG 7963

IMG 7962

IMG 7960

IMG 7959