wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Egoerara egokituta Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioari hasiera emango die Azpeitiko Udalak bihar, Matriuska antzezlanarekin. Aurtengorako hainbat aldaketa prestatuta zeuden; osasun egoera dela eta, aldaketa horiez gain, beste hainbat neurri ere hartu behar izan dira, herritarren osasuna babestu asmoz.

Dena prest da aurtengo Euskal Antzerki Topaketen edizioari hasiera emateko. Azken egunotan, osasun egoera ikertzearekin bat, hainbat neurri behar izan ditu Udalak, baina dagoeneko dena zehaztua du.

Urriaren 29tik azaroaren 20ra haur, gazte eta helduei zuzenduriko hamaika antzezlan eta txontxongiloen tailerra izango dira, besteak beste. Urte konplikatua izaten ari da arlo guztietan, baita kulturan ere, horrexegatik Azpeitiko Udalak hasieratik urteroko jaialdi honi heldu eta berrituta egiteko konpromiso osoa izan du hasieratik. Aurten XXVIII. edizioa izango da.

“Euskara eta euskal kultura dira gure arnasgunea. Eta bizi dugun egoera honek gogor jo du diziplina hau ere. Kolokan daude sortzaileak, ekoizleak, aretoak… Guk Udaletik hasieratik argi izan dugu, egoerak eskatzen dituen baldintza eta protokolo guztiak beteta, topaketak antolatuko genituela, eta azken egunotan ere protokoloak zorrozten aritu gara”, esan du Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak.

“Gure hizkuntza eta kultura zaintzeko erantzukizunez jokatzea bagokigu erakundeoi. Izan ere, sektore ekonomiko hau eteteak egoera larria ekar dezake bihar. Ez da soilik gaurko sortzaileei, langileei eta haien familiei egiten diegun zauria soilik; gaurko ekintzekin, etorkizunari begira, gure hizkuntzari eta kulturari ateak ixten ari gara. Kultura zaintzea ere bada gure herriko sektore zaurgarrienak babestea, gure komunitatea eta izaera babestea“, zehaztu du.

%30eko aforoa
Bihar, osteguna, iaz abiatutako sortzaile berrien zikloarekin hasiko da aurtengo edizioa. Formatu txikiko obrak izan ohi dira ostegunetakoak; baina segurtasun neurriak betez herritar gehiagok gozatzeko aukera eskaintzeko, Soreasuko zinema aretoan egingo dira horiek ere.

Gainontzeko obrak ere Soreasun egingo dira, aforo murriztuarekin. Eusko Jaurlaritzak aforoa %50era mugatzen badu ere, Azpeitiko Udalak %30eko aforoa bermatuko du Antzerki Topaketen baitan: hau da Soreasu antzokian 160 lagun izango dira antzezlan bakoitzean, gehienez.

 Sarrerak itzuliko dira
Osasun alarma egoera dela-eta, herriz mugitzea debekatuta dago; ez bada zaintza edo osasun beharretarako. Beraz, aurten, azpeitiarrek bakarrik izango dute, momentuz, antzerki topaketetara joateko aukera. Topaketen ohiartzuna dela eta, Udala jakitun da inguruko herrietako bizilagunak ere etortzeko ohitura dutela; eta hainbat kasutan, dagoeneko sarrerak erosita dituztela.

Sarrerak erosita dituzten beste herrietako bizilagunei, sarreretako dirua itzuliko die Udalak. Horretrako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 1570 68 telefonora deitu beharko dute.

Guateke, atzeratu
Azaroaren 15ean, Eromen produkzioaken Guateke antzezlana taularatzekoa zen. Obrak duen tamaina eta aktore kopurua dela-eta, osasun egoerak onera egin arte atzeratzea erabaki da.