wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

ILUNPE PELOTA ELKARTEARI PROFESIONAL MAILAKO PILOTA JAIALDIA ANTOLATZEAGATIK.

Interes orokorra: Beste batzuen artean, kirolaren alorrean, jarduera fisiko erregularra areagotzea eta sustatzea, bizi kalitatea eta osasuna mantentzea eta aisialdia bultzatzea identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa. Beti ere, ETELaren 17 artikuluak xedatzen duenari jarraituz eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan kirol-jarduerak antolatzeko ez ezik sustatzeko ere eskumen propioa badutela arautzen du.

Erabakia: Alkatetzak 2020ko urriaren 15ean hartutako Ebazpena.


Onuraduna: Ilunpe Pelota Elkartea:9.546,00€

Aurrekontuko partida: 1.0500.481.341.00.02 2020 Transferentzia arruntak Kirol Batzordea. (dirulaguntza zuzena).

Helburu espezifikoa: Azpeitiko herrian pilota sustatzea da; horrelako ekitaldi batekin kirolari gazteak kirol-diziplina honetara bultzatuz; ondoren, lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza jasotzeko eta praktikan lantzeko. Kirola eta honen barruan pilota sustatzea eta pilotan jolastera bultzatzea nahi da.


Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.