wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Enpresako teknikari lanpostua bi urterako betetzeko lehiaketa-oposizio libreko sistema bidez hautatzeko prozesua abiatu du Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak. PRozesuan parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabalik izango da urriaren 29 bitartean (egun horretan barne). 

Bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Gradu, Enpresa Zientzia Gradu edo antzeko unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA- edo baliokidea izatea.

Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzenek Azkoitiko Intsausti jauregian duen bulegoan (Julio Urkijo etorbidea, 25), edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidalita aurkeztu beharko da, azaroaren 4a bitartean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 - 14:00etara izango da. 

 

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 

Eskaera Orria