wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Osasun sailak bihartik larunbata bitartean PCR probak egingo dizkie herriko 17 eta 40 urte bitartekoei. Beren zaintza eta kontrol lanen barruan kokatu ditu probak erakundeak, eta Azpeitiko Udalak eskatutako baliabideak eskura jarriko dizkio. Hala, Izarraitz pilotalekua egokituko du egun horietarako. "Herritarrak kezkatuta daude egoerarekin, eta gu ere bai. Adin horretakoei proba egitera joatea eskatzen diegu; beren osasuna eta ondokoen osasuna zaintzeko gakoa baita", adierazi du Nagore Alkorta alkateak. 


Bihar hasiko da Osasun Saila Azpeitian PCR probak egiten, 17 eta 40 urte bitarteko herritarren artean. Azpeitiko Udalak Izarraitz Frontoia egokituko du horretarako. Probak bihartik larunbata bitartean egingo dira; bihar eta etzi 13:00etatik 20:00etara bitartean eta larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jarriko da, bihartik, osteguna, urriak 15, larunbatera arte, urriak 17ra arte. Ostegunean eta ostiralean 13:00etatik 20:00ak bitartean ariko dira probak egiten eta larunbatean 09:00etatik 14:00etara bitartean. 

Proba egiteko aurrez hitzordua hartu beharko da  Azpeitiko Osasun Zentrora deituta (943 02 54 00) edo Osasun-aholkularitzara deituta (900 20 30 50). 

Nagore Alkorta alkateak herritarrei proba egiteko deia egin die: "Birusaren hedapena eteteko ezinbestekoa da PCR proba egitea. Horregatik, herritarrak proba egitera animatu nahi ditugu", adierazi du. Proba egitea "norberaren osasuna eta besteena zaintzeko" modua dela azpimarratu nahi izan du. 

Proba egin ondorengoa

• PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.

• Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).

Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.

• PCRa egin eta 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.