wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

2020. urteko alokairurako laguntza eskaerak egiteko epea urriaren 15ean bukatuko da. Apirilean egin zen aurtengo deialdia, Pandemiaren eragindako ondorioak leuntzeko beste hainbat laguntzekin batera, eta azken astea dute dirulaguntza eskuratu nahi dutenek udaletxean eskaerak egiteko. 2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako laguntza horiek eskaintzen, eta hasieratik izan duen arrakasta ikusita, urtez urte beharretara egokitzen joan da. Gaztelagun laguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituztenek hura eskatu beharko dute.  

 Nori zuzendua

  • 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
  • Mugikortasun urria duten pertsonak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
  • Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak. Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxe bizitza ezkonkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxe bizitza bat alokatuko behar balute.
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.


Diru-sarreren araberako laguntzak

Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat
0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20

100.000 €ko dirulaguntza poltsa du laguntza honek. Dirulaguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da (lagunduko den alokairuaren gehinezko prezioa 550€koa izango da) eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako. Alde Zaharrean kokatuta dauden etxe bizitzen kasuan, diru laguntzaren zenbatekoa atal sistemaren arabera dagokion laguntzari 50€ gehituko zaizkio, edonola ere gehienez hilean 300,00 euroko dirulaguntza ezar tzen da eskaera bakoitzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza txartelaren fotokopia. Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.
  • Etxe bizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
  • Kontu Korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.