wrapper

Oharrak

Azoka plazaren inguruan lantalde berri bat sortu da, erronkei aurre egiteko
Azoka Plaza berritua abian denetik, azpiegitura bera hobetzeaz gain, azoka bera ere indartzen ari da. Hobetzen jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuten hasteko sortu da eragileen arteko lantalde berria. Bere erronka lanketa
Abian dira gizarte zerbitzuetako, kulturako eta kiroletako elkarteei zuzendutako hainbat
Azpeitiko Udalak herriko gizarte, kultur eta kirol taldeak diruz laguntzeko diru-laguntza lerro desberdinen deialdiak jarri ditu abian. Guztira, 8 deialdi argitaratu dira gaur; bost laguntza gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur
Nagore Alkorta:
Prentsaurrean azaldu dira gaur Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Josu Labaka Hirigintza zinegotzia eta Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotzia, Corrugados Azpeitiaren inguruko xehetasunak azaltzeko.   Argi utzi nahi izan dute

2020. urteko alokairurako laguntza eskaerak egiteko epea urriaren 15ean bukatuko da. Apirilean egin zen aurtengo deialdia, Pandemiaren eragindako ondorioak leuntzeko beste hainbat laguntzekin batera, eta azken astea dute diru-laguntza eskuratu nahi dutenek udaletxean eskaerak egiteko. 2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako laguntza horiek eskaintzen, eta hasieratik izan duen arrakasta ikusita, urtez urte beharretara egokitzen joan da. Gaztelagun laguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituztenek hura eskatu beharko dute.  

 Nori zuzendua

  • 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
  • Mugikortasun urria duten pertsonak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
  • Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak. Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxe bizitza ezkonkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxe bizitza bat alokatuko behar balute.
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.


Diru-sarreren araberako laguntzak

Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat
0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20

100.000 €ko diru-laguntza poltsa du laguntza honek. Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da (lagunduko den alokairuaren gehinezko prezioa 550€koa izango da) eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako. Alde Zaharrean kokatuta dauden etxe bizitzen kasuan, diru laguntzaren zenbatekoa atal sistemaren arabera dagokion laguntzari 50€ gehituko zaizkio, edonola ere gehienez hilean 300,00 euroko diru-laguntza ezar tzen da eskaera bakoitzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza txartelaren fotokopia. Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.
  • Etxe bizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
  • Kontu Korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311