wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bihar, urriak 8, 19:00etan izango da plenoa. Landuko dituzten gaien artean, 2021. urteko ordenantza fiskalak izango dituzte hizketagai. Aurrez, 18:00etan Herritarren Gobernu batzarra egingo dute. 

Gai ordena

1. Udalbatzak 2020ko irailaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2. 2021. Ekitaldirako Udal-zerga agintarauen aldaketa.

3. Azpeitiko udalaren 2020. aurrekontuan 5. kreditu aldaketa onartzea.

4. Azpeitiko udalaren Etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentru zerbitzuak emateko kontratazio espedientean esleipen proposamena.

5. Azpeitia Berritzen SA.k Esklabak-Iturzulo eremuan sustatu duen promozio publikoko eraikuntzari dagokion maileguaren aldaketa.

6. Agitax-en 2021 urterako Urola Erdiko taxi zerbitzuaren tarifen proposamena.

7. Galdera eta Erreguak.