wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udala herriko puntu desberdinak asfaltatzen hasiko da bihar. Urtez urte, herrian kaltetuen dauden errepide zatiak asfaltatzen ditu. Bihar hasi eta hilabete inguru iraungo dute lanek, eta eguraldiaren arabera egokituko da egutegia. 

 Bihar, urriak 1, hasiko dira asfaltatze lanak Landetan, Antzibarrenako poligonoan hain zuzen. Antzibarrenako asfaltatze lanez gain, Landeta Etorbidean, Arretxe kalean, Nuarbeko erdigunean eta zerrategirako bidean eta Lasaon ere egingo dira. 

Kale edo auzo bakoitzaren egoeraren arabera, konponketa lan desberdinak egingo dira; hala, kale osoa asfaltatuko da zenbaitetan, eta zatiak beste batzuetan.

Obrek, eguraldiak laguntzen badu,hilabete inguru iraungo dute. Asfaltia enpresari esleitu zaizkio obrak eta 143.947,40 euroko aurrekontua du.  Lanek irauten duten bitartean, trafikoan unean uneko neurriak eta aldaketak egingo dira.