wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Obrak direla eta hainbat aldaketa izango dira Landetan, datozen hilabeteotan. Landeta etorbidetik Atxubiaga kalera arteko bidegurutzea itxi egingo da ibilgailuentzat eta oinezkoentzako pasoa bermatzen saiatuko da udala. Horretaz gain,  Zubi Zahar kalea norazko bakarrekoa izatera pasatuko da eta UK04 linearen Atxubiaga kaleko geltokia Landeta etorbideko geltokira aldatuko da. Aldaketek sor ditzaketen enredoengatik aurrez barkamena eskatu nahi die herritarrei Udalak. 

Urriaren 1ean hasiko dira Urrestilla eta Azpeitiaren arteko bidegorriaren azken faseko obrak. 189. 085,64€ko aurrekontua izango du azken faseak eta hiru hilabeteko epean eginda izatea aurreikusten du Udalak. 

Bidegorriaren lotura egitearekin batera, trafikoaren ordenazioa hobetzeko hainbat aldaketa eta neurri ere hartuko dira. Bidegorriaren lotunea GI-2635 errepidearen ondotik egingo da, kiroldegiraino. Han herriko bidegorri sarearekin bat egingo du. Bidegorriarekin batera, hainbat aldaketa egingo dira gune horretan. Hala, GI-2635 errepideak noranzko bakarra izango du Landeta hiribideko kruzetik aurrera Landetako kaskoan; Azpeititik Urrestillarakoa. Horretaz gain, autobus geltokiak ere egokitu egingo dira.

Bidegorria urte luzez herritarrek eginiko eskariei erantzunez eraiki da, faseka. Lehen fasea Landetako kaskotik Atxubiagako biribilguneraino Udalak egin zuen 2018. urtean. Ondoren, iaz, bigarren fasea eraiki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bide berriak 1.550 metroko luzera eta 3 metroko zabalera du, eta txirrindularien eta oinezkoen arteko elkarbizitza ahalbidetzen du. Bidegorria bere osatasunean egiteko 1.335.810€ko inbertsioa egin dute Udalak eta Foru Aldundiak.