wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Antzerki Topaketetako sarrerak, salgai
Urriak 29, osteguna Urriak 30, ostirala   Urriak 31, larunbata   Azaroak 1, igandea Azaroak 5, osteguna   Azaroak 6, ostirala Azaroak 7, larunbata
Etorkizuneko erronkak definitzeko 'Azpeitia 2030 plan estrategikoa' osatzeko prozesua abiatu du
Azpeitiko Udalak eguneroko kudeaketari erantzutearekin bat, begirada epe luzeagora jarri eta 2030ean nolako herria izatea helburu duen definitzea du helburu. Horretarako “Azpeitia 2030’ Plan estrategikoa osatzeko prozesua aurkeztu du. Plan horren
2021.urteko tasa eta zergak izoztu eta hobariak mantenduko ditu Udalak
Azpeitiko Udalak 2021erako Ordenantza Fiskalen behin-behineko onarpena eman die gaurko plenoan. Udal Gobernuak datorren urteko tasa eta zergak izoztea eta orain artean indarrean dauden hobari guztiak mantentzea proposatu du, eta aho batez onartu da

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko zein eskualdeko enpresa sortu berriei edota jarrera ekintzailea dutenei baliabideak eskuragarri jarri, ikusgarritasuna eman eta babesa eskaintzen dien gunea da KLINK. Oraingoan, Klink ataria prestatu berri dute, interesa dutenek kontsultatzeko.

KLINK programa, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak eta Urkome, Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteak sustaturiko egitasmoa da eta bere helburu nagusia, Urola Erdiko ekintzailetza sustatzea da.


Horretarako, helburu desberdinekin eskaintzen diren baliabideak hiru ataletan bereizten dira;

1. KLINK Bide: ekintzailearen ibilbidean bidelagun izatea du helburu. Horretarako, enpresa kudeaketarako erremintak eskura jarri eta enpresa sortu ondorengo hiru urteetan jarraipen zerbitzua ematen da.

2. KLINK Atari: ekintzailea eta honek sortutako enpresa berriari ikusgarritasuna ematea du helburu. Horretarako, ekintzaileak komunikazio era desberdinetan ezagutzera emango dira; ikastetxeetako sentsibilizazio saioetan, elkarrizketetan, sare sozialetako difusioan, e.a.

3. KLINK Gune: ekintzaileak elkarren artean kezkak zein ideiak partekatzeko edota beraien arteko sinergiak sortzeko espazioa da. Horretarako, kafe tertuliak eta intereseko jardunaldiak antolatzen dira.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information