wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Ehun industrialaren beharrak detektatzeko azterketa egin da
Udala eta Urola Industrialdea sozietate publikoak egin zuten azterketa elkarlanean, iazko azarotik maiatzara bitartean. Azterketan herriko 185 enpresak hartu dute parte.  Azpeitiko Udalak eta Urola Industrialdea Eskualdeko Industria
Abian da Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko 48 etxebizitza eraikitzeko obren lizitazioa
Esklaben eraikinean alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko tramiteak aurrera doaz eta etxebizitzak eraikitzeko obren lizitazioa jarri da abian. Obrak 6.472.859,76 euroko hasierako aurrekontua du, eta interesdunek azaroaren 22a bitartean izango
Abian da Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko 48 etxebizitza eraikitzeko obren lizitazioa
Esklaben eraikinean alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko tramiteak aurrera doaz eta etxebizitzak eraikitzeko obren lizitazioa jarri da abian. Obrak 6.472.859,76 euroko hasierako aurrekontua du, eta interesdunek azaroaren 22a bitartean izango

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Ikasturte berriari ekin dio Emakume Txokoak, eta hainbat berrikuntzarekin dator aurtengoan. Horretarako, Jabetze Eskola, ikastaroak, hitzaldiak, zine emanaldiak eta beste hainbat zerbitzu antolatu ditu Udalak Emakume Txokoan. Emakume Txokoan zein ekintza guztietarako segurtasun neurriak hartuko dira. Jabetze Eskolaren ikastaroetan izena emateko epea irailaren 21etik urriaren 2ra izango da irekita.

Emakume Txokoak hainbat berrikuntzarekin hasi du ikasturtea: “Herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetu asmoz, Emakume Txokoan ordutegi zabalagoa izango du Emakume Txokoak hemendik aurrera. Horretaz gain, berdintasuna lantzeko bi espazio edo egitasmo berri ere jarri ditugu abian”, adierazi du Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotziak.

Astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara izango da irekita. Ostiraletan, berriz, 10:30etatik 12:30etara; eta 16:00etatik 18:30etara.

Covid-19aren garaiotan, Emakumeen Txokoan ere babes neurriak beteko dira. “Egoera berezia bizi dugu, eta prebentzio neurri guztiak hartuta ekin diogu ikasturteari. Herritarrentzat leku segurua izan dadin beharrezko neurri guztiak hartuko ditugu Emakume Txokoan bertan eta antolatutako ekintza eta ikastaro guztietan”, gaineratu du. Ekintzetarako kopuru mugatuak egongo dira. Horrez gain, sarrera irteera orduetan moldaketa txikiak egon daitezke, ikastaroen arteko partaideen kontaktua ahalik eta murritzena izateko.

Jabetze eskola, ikastaro eta bestelako ekintzei dagokionez, aste honetan banatuko da eskaintzaren inguruko informazioa postontzietara. Udazkenean, bederatzi ikastaro eta beste sei ekintza izango dira guztira.

Kontsultatu ikastaro eta ekintzen inguruko informazioa

Ikasturte berrirako bi gune berri egokitu dira Emakume Txokoan; neska* gazteen txokoa eta gune informala. Bi guneak emakumeen ahalduntzerako baliabide berriak izango dira.

Neska*gazteen txokoa
Herriko DBH3tik 18urtera bitarteko neska* orori zuzendutako espazio ahalduntzailea izango da. Adin tarte eta inguruko nesken beharretara moldatzeko asmoz, eskaintza espezifikoa egita erabaki da. Beraz, gazteen behar konkretuei zuzendutako ahalduntze ikastaroak antolatu dira; eta horrez gain, antolakuntzarako gune baten dinamizazioa eskainiko da.

Ahalduntze ikastaroen bidez, modu kolektiboan, neska bezala indibidualki bizi dituzten egoera desberdinen inguruko kontzientzia hartzea bultzatuko da. Besteak beste, autodefentsa feminista ikastaroa, maitasun erromantikoaren mitoak eta edertasun eredu eta lodi erresistentziak izango dira landuko diren gaiak. Guneari dagokionean, berriz, ahalduntze kolektiborako baliabideak eskainiko dira, taldean, matxismoari aurre egiteko estrategiak eraikiz. Horretarako, hausnarketa guneak, talde kohesio eta ekimenak antolatuko ditugu.

Gune informala
Liburutegi Feminista, kontsultarako gunea, Emakumeen Txokoan izandako hitzaldien bilduma, ikus entzunezkoen proiekzioak eta hausnarketarako gunea izango da. Emakumeentzat espazio erosoa izango da, joan etorrian dabiltzan emakume horientzat guztientzat kohesio gunea izatea du helburu. Emakume ugarik sentitutako behar bati erantzunez, elkar ezagutzeko gune informalagoa sortu da.

Aipatutakoez gain, bertako erabiltzaileekin egiten den lanak, harreman administratiboa izateko sentsaziotik urruntzeko helburua izango du, honela, gune formal eta informalen banaketa izateak, egoera eta behar indibidualetara moldatzeko aukera eskainiko du, gertutasuna bermatuz.

Informazio edo zalantzak argitzeko Emakume Txokora joan daitezke herritarrak edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. eta 688751000 (whatsapp) telefonora idatzi edo 943157055 telefonora deitu dezakete.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information