wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Zubiaren irisgarritasuna hobetzeko obren baitan, ezinbestean, lehen faseko obrek aurrera egiteko zubia itxiko da bihartik hilaren 25a bitartean. Udalak aurrez herritarrei sortuko zaizkien eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die. 

Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lehen faseko lanak hasi ziren irailaren hasieran.

Anbulatorio ondoan eta autobus geltoki eta hainbat ikastetxetatik gertu dago zubia eta herritar askorentzat ohiko pasabidea da. Hala ere, bertatik pasatzea ez da guztientzako erraza, malda handia duelako. Hori horrela, faseka zubiaren malda malgutzeko proiektua abiatu du Udalak.

Inguruaren uholde arriskua dela eta, Urakek ez du zubian aldaketak egiteko baimentik ematen; beraz, oinarria aldatu gabe, inguruaren urbanizazioa moldatuz, malda leunduko da.