Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lehen faseko lanak hasi ziren irailaren hasieran.
Anbulatorio ondoan eta autobus geltoki eta hainbat ikastetxetatik gertu dago zubia eta herritar askorentzat ohiko pasabidea da. Hala ere, bertatik pasatzea ez da guztientzako erraza, malda handia duelako. Hori horrela, faseka zubiaren malda malgutzeko proiektua abiatu du Udalak.
Inguruaren uholde arriskua dela eta, Urakek ez du zubian aldaketak egiteko baimentik ematen; beraz, oinarria aldatu gabe, inguruaren urbanizazioa moldatuz, malda leunduko da.