wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Atzo 300 PCR froga egin ziren eta azken orduotako datuen arabera, 5 positibo atzeman dira Alde Zaharreko Covid-19 fokoarekin lotuta. Gaur beste 200 froga egin dira; ostiraletik 3.000 bat egin dira. Herritar asko, horien artean familia osoak, konfinatuta daudela jakinda, boluntario sarea aktibatu da horiei zein beren osasunaz kezkatuta etxetik irten gabe dauden herritarrei laguntza eskainzteko.

Osasun Sailak emandako datuen berri eman du gaur Nagore Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak: azken orduotan 5 positibo atzeman dira herrian. "Emaitza behin-behinekoa bada ere, positiboa da, baina oraindik ere zuhurtziaz eta zentzuz jokatu behar dugu", adierazi du. gaur ere 200 PCR proba egin dirrela zehaztu du; horietako asko positiboen kontaktu zuzenak edo Alde Zaharretik kanpoko ostalaritzako langileak dira. Beraz, oraindik positibo gehiago izateko aukera dagoela adierazi du Alkortak: "Agerraldiaren aurrean hartutako lehen neurriak emaitzak ematen ari direla uste dugu, nahiz eta oraindik lan asko dugun egiteko".

Boluntario sarea berraktibatu da
"Azpeitiar ugari dago konfinatuta positibo eman duelako edo positibo eman duten pertsonen kontaktu zuzenak direlako, eta beste hainbat etxean sartuta daude adinagatik edo patologia dituztelako",  gaineratu du. Horregatik, martxoan sortutako 170 herritarrek osatutako boluntario sarea berriz jarri da abian. "Herritarrek laguntza eskatzea, erosketak egitea edo hitz egitea nahi badute deitu eta behar duten laguntza eskainiko zaie". Horretarako bi telefono zenbaki dituzte herritarrek eskura:  goizez, 08:30etatik 15:00etara Gizarte Zerbitzuetako 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu dezakete; eta 15:00etatik aurrera, Udaltzaingoaren 943 15 13 13 telefonora.

"Laguntzeko gaude. Udaletxea eta Gizarte Zerbitzuak herritarrei laguntzeko irekita ditugu", zehaztu du. Pandemia hasi zenean martxan jarritako laguntzak oraindik ere eskatu daitezkeela gogorarazu du: "Laguntza behar duen orok jo dezake udaletxeko atea, irekita dagoelako". Bestalde, laguntzeko prestutasuna agertu duten herritar guztieak ere eskertu nahi izan ditu.