wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Izarraizko Atea Parkea ireki zenetik, harrera ona izan du herritar eta bisitarien artean. Erabilera handiko gunea bilakatu da, batez ere eguraldi ona egiten duen egunetan eta  pixkanaka-pixkanaka hobekuntzak egiten ari da Udala. Herritarren eskariei erantzunez, behin behineko komuna jarri zen iaz. Orain, behin betiko komun publikoa jarri da bertan. Ezinduentzako komun osatu bat eta bost pixaleku jarri dira bertan

Komuna jartzearekin bat, osasun larrialdi egoerak bultzatuta herritarrak parke eta naturguneeara joera hartu dutela ikusirik, parkean mahai eta aulki gehiago jarri dira bertan egon nahi dutenentzat. Lehen zeudenaz gain, beste 7 mahai jarri dira parkean. Guztira, 15.000€ inguruko inbertsioa egin du. 

 

Denona dena, zaindu beharra

Izarraizko Atea Parkea herritar ugariren aisialdirako leku bilakatu da. Orohar, herritarrek arduraz jokatu ohi dute eta ingurua baina, azken aldian, hainbat apurketa egin dituzte parkean; ur-txorroetan zein komunean bertan. Udalak espazio eta azpiegitura publikoak zaintzea herritar orori dagokiola gogorarazi nahi du, eta arduraz jokatzeko deia egiten du.