wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
    Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
    Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko historialariak azpeitiaoroimena ataria aurkeztu dute. Azpeitiko oroimen historikoa eta gertukoa biltzen dituen ataria. Tropa frankistak Azpeitira sartu zireneko urteurrenaren bezpera aukeratu dute horretarako.  Read more...
  • Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
    Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
    Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean ere. Aurten, alarma egoera dela eta ohi baino beranduago egin behar izan da deialdia, eta eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Eskaerak udaletxean aurrez aurre  edo webgunetik bide elektronikoz aurkezteko aukera izango da.  Deialdiaren inguruko informazio osatua Oinarriak Deialdia Eskaera orria Dirulaguntzaren zuriketa Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811
  • Aurrera doaz etxebizitza beharrari erantzuteko abian diren babestutako etxeak eraikitzeko proiektuak
    Aurrera doaz etxebizitza beharrari erantzuteko abian diren babestutako etxeak eraikitzeko proiektuak
    Azpeitiko Udalak herrian dagoen etxebizitza beharrari erantzuteko helburuarekin babestutako etxebizitzen hainbat prozedura abian ditu. Atzoko plenoan, pauso garrantzitsua eman zen esklabetako eraikineko alokairu sozialerako 48 etxebizitzak eraikitzeko prozeduran zein Bustinzuriko Errebaleko eta Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko etxebizitzenean. Read more...
Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria
Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko
Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean
Aurrera doaz etxebizitza beharrari erantzuteko abian diren babestutako etxeak eraikitzeko proiektuak
Azpeitiko Udalak herrian dagoen etxebizitza beharrari erantzuteko helburuarekin babestutako etxebizitzen hainbat prozedura abian ditu. Atzoko plenoan, pauso garrantzitsua eman zen esklabetako eraikineko alokairu sozialerako 48 etxebizitzak

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Larunbatean Osasun Sailak emandako irizpideak aztertu eta hainbat erabaki hartu ditu Udalak. Bide horretan udal udalekuak ez egiteko gomendioari jarraituz, falta diren udako ekintzekin ez jarraitzea erabaki da, eta dagoeneko abisatu diete datozen ekintzetan parte hartzeko izena emanda zuten herritarrei: “Pena handia ematen digu ekintzak bertan behera utzi beharrak. Baina herritarron osasuna da garrantzitsuena eta horregatik hartu dugu erabaki hau”, adierazi du Ainara Larrañaga Gazteria zinegotziak.

Bost astetarako ekintzak antolatu ziren, adin tarte desberdinen arabera talde txikietan antolatuta gauzatzeko. Hiru aste egin dira eta balorazio positiboa egin dute: “Oso ondo joan dira ekintzak. Prebentzio neurriak beteta egin dira ekintzak eta eskertzekoa da parte hartzaileek erakutsi diguten ekintzetarako gogoa eta jarrera”, gaineratu du.

 

Behar bereziei erantzuteko zerbitzuak martxan jarraituko du
Udako ekintzekin batera, herrian hainbat behar berezi edo gabezia dituzten haur eta gaztetxoentzako zerbitzuak ere jarri dira martxan, ikastetxeekin elkarlanean: “Zerbitzu hori jasotzen duten familien berezitasuna kontuan izanik eta haurrak banaka edo familian ibiltzen direla hezitzaileekin kontuan izanda, horri eustea erabaki dugu gaur gaurkoz”, zehaztu du Larrañagak.


Alarma egoerak ikastetxe eta aisialdi ekintza guztiak horrenbeste denboraz etenda egotearen eraginez hainbat haur aisialdi sanorik gabe daudela detektatu zuten ikastetxeek eta Udalak. Hala, udalak kontratatutako bederatzi kale hezitzaileen bidez behar hori duten familietako haurrak aisialdi hezitzailea bermatzen ari dira ekainaren bukaeratik; familia bakoitzak haurren beharren araberako zerbitzua jasotzen du. Hala, 25 familiatako haurrek astean bi aldiz, hezitzaile batekin aisiaz gozatzeko aukera izaten dute.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information