wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Read more...
  • Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde Zaharrean”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak. Normaltasun berria sartu zenetik, astez aste, neurri desberdinak hartzen ari gara horrrelakorik gerta ez dadin. Hasieratik terrazen zein tabernen ordutegia zorrotz betetzen da, besteak beste: “Azken asteotan tabernariekin ere hainbat jarraipen bilera egin ditugu, eta azken astean, tabernetako aforoaren kontrolean jarri da arreta berezia, eta hori betetzeko gainean egon gara”, zehaztu du. Hala ere, ikusi da nahikoa ez dela eta bihar tabernariekin duten bileraren ostean, neurriak zorroztuko ditu Udalak. Jende pilaketarik ez sortzeko udaltzaingoko baliabideak indartuko ditu eta jende asko dagoen guneetan maskarilla erabiltzea beharrezkoa dela gogoraraziko du. Read more...
  • Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 2an bukatuko da. Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "lehiaketa honen bidez, azpeitiarrak bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea lortu nahi da egindako ikerketetatik abiatuta".  Read more...
Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete
Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Uztailaren hasieran eman
Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde
Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat.

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Datorren asteazkenean, hilak 22, hasiko dira Basarteko industriagunekobidegurutzean  biribilgunea eraikitzeko obrak. Horrela adierazi dio Azpiegitura Sailak Udalari: "Obra horren bidez herritarren segurtasuna bermatuko da. Izan ere gaur egun, ibilgailu eta oinezkoentzako puntu beltza da hori", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak. Gogorarazi du obra hori Azpeitiko Udalak Azkoitiakoarekin eta industriaguneko enpresekin eta langileekin batera egindako eskaeraren ondorioz egingo dela. 

 

Ekainean onartu zuen Diputatuen Kontseiluak Basarteko Industriaguneko bidegurutzean biribilgunea eraikitzekolp obra.  Excavaciones Peru S.L. enpresari esleitu zaizkio obrak eta 411.268,65 euroko aurrekontua dute. Lanek lau hilabete irautea aurreikusten da. 


Obra horren bidez, ordu puntetan Munategi parean sortzen diren iladarik ez izatea ekarriko du eta herritarren segurtasuna bermatuko du. Izan ere, gaur egun, ibilgailu zein oinezkoentzako gune arriskutsua da. 

 Obrak irauten duten bitartean, gune horretako trafikoan eragina nabarituko da, eta puntualki, bidegurutzean ohiko maniobraren bat egiteko aukerarik ez da izango. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information