wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Alde Zaharreko tabernariek eta Udalak datozen egunetara begira neurri berriak adostu dituzte gaur goizean egin duten bileran. Neurri guztiak, batez ere, maskarillaren erabilera sustatu eta jende pilaketarik ez sortzeko adostu dira.

Orain artean bezala tabernariek taberna barruko aforoak kontrolatuko dituzte, eta edatekoa taberna barruan daudenei edo terrazan eserita daudenei soilik aterako diete. Era horretan, hainbat momentutan sortzen diren jende pilaketarik ez egitea da helburua.

Horretaz gain, Udalak udaltzaingoaren bidez prebentzio neurrien inguruko sentsibilizazioa egingo du maskarillak banatuz eta sortzen diren pilaketak sakabanatuz. Horretarako udaltazinen plantilla errefortzatuko du Udalak datozen egunetan.

Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak tabernariak egiten ari diren “ahalegina eskertu” nahi izan du: “Ez da erraz baldintza horietan lan egitea eta adostutako neurriak betetzeko ahalegina egiten ari dira. Horregatik, herritarrei ere ezarritako irizpideak jarraitu eta prebentzio neurriak betetzeko izateko eskatu nahi diegu”, adierazi du.

 

Ospatuko ez diren saninazioetarako, neurri gehiago

Gaurkoan, astebururako neurriak adostu badituzte ere bertan behera utzitako festa egunak ere izan dituzte hizpide: “Pena handiz, baina adostasunez erabaki genuen saninazioetako egitaraua bertan behera uztea, ez dagoelako baldintzarik festak ospatzeko. Badakigu herritar gehienek bat egingo dutela erabakiarekin eta arduraz jokatuko dutela. Baina egon daitezke festak beren kabuz ospatzeko tentazioa dutenak ere. Horregatik, neurri bereziak hartuko ditugu jende pilaketarik ez sortzeko eta Covid-19aren hedapena ekiditeko”. Elkarlanean ari da Udala herriko eragileekin eta bilera gehiago ere baditu hitzartuta; besteak beste, herriko jatetxeekin, tabernariekin, Herrizaingo Sailarekin... “Argi esan nahi dugu, ez dago baldintzarik eta Azpeitian ez da aukerarik izango festarako. Herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen diegu eta egun arruntak izango balira antolatzeko beren egunerokoa”.