wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udala Garate Anaia auzoa berritzeari ekin zion urtarrilean bertako bizilagunekin berritzeko proeiktua dostu ostean. Lanak bukatu ostean, Aitor Bereziartua zinegotzia auzotarrekin izan da obrei azken errepasoa ematen.


"Auzoa zaharkituta zegoen, eta eraberritzeko beharra zuen, Denon Artean prozesuen baitan, bertako bizilagunekin elkarlanean adostu genuen proeiktua eta obra gauzatu da dagoeneko", adierazi du Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak. Auzotarrak ere “gustura” agertu dira: “Udalarekin adostu bezala egin dira obrak, eta auzoa berrituta geratu da”, adierazi dute.

Lanak lehiaketa publiko bidez esleitu ostean, Art eraikuntza enpresak egin ditu obrak. Urbanizazioa berritzeaz gain, azpiegiturak (ura, estoldura, gasa, telefonia...) legedira egokituko dira. Lanek 394.139,66€ aurrekontua izan dute.