wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bihar, uztailak 7, hileko lehen asteartea izanik, ohiko plenoa egingo du udalbatzak. 19:00etan hasiko da eta ondorengo gaiak izango dituzte aztergai.

1.- Udalbatzak 2020ko maiatzaren 21ean, ekainaren 2an eta ekainaren 15ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Udalaren, bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren 2019ko Kontu Orokorra onartzea.

3.- Udalaren aurrekontuan 4. kreditu aldaketa hasierako izaeraz onartzea.

4.- 2020. ekitaldirako egutegi fiskalaren aldaketa.

5.- Covi-19k sortutako alarma egoerak iraun duen bitartean lurzoru publikoaren erabilera pribatiboa gauzatu ezin izan dutenei, eta merkataritza eta ostalaritza jarduerei ezargarri zaien zabor bilkera tasaren inguruan eman diren ezarpen irizpideen berri ematea.

6.- Etxez Etxeko eta Eguneko zentroa zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartzea, eta prozedura irekiaren bidez lizitazio faseari hasiera ematea.

7.- Azpeitiko 2020-2024 Drogomenpekotasun planaren onarpena.

8.- Udalaren herribideen inbentarioan dagoen 018014BMB bidean Nartzabal baserriaren gainaldean okupatu den herribidearen zuzenketa egiteko aurkeztu den proposamena onartzea.

9.- Auzotaxi dirulaguntza programa Udalaren Dirulaguntza Plan Estrategikoan sartzea.

10.- Udalaren kontuhartzailetzak kontrol organu bezala egindako txostenaren berri ematea.

11.- Galdera eta erreguak.