wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Astelehenean, uztailak 6, irekiko da kanpoko igerilekua eta gaurtik Azpeitiko Udaleko webgunearen bidez har daiteke hitzordua.

Uztailaren 6an, astelehena irekiko da Azpeitiko kanpoko igerilekua. COVID-19a dela eta prebentzio neurriak bete beharko dira eta igerilekurako sarrera mugatu izango da. Hori dela eta, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea, online edo telefonoz igerilekura deituta. Egunero bi txanda izango dira goizekoa 11:00etatik 14:30ak arte eta 15:00etatik 20:00ak arte. Txanda bakoitzean 150 lagun sartuko dira gehienez igerilekura.

Hitzorduak 9 egun lehenagotik hartu ahalko da, eta bazkide bakoitzak gehienez astean bi aldiz joateko aukera izango du. Aldi bakoitzean, gehienez bost bazkiderentzako hitzordua hartzeko aukera eskaintzen du erreserben plataformak; bakoitzaren bazkide txartela sartu beharko da horretarako.

Igerilekura joateko zitarik ez dute hartu beharko aniztasun funtzionala duten herritarrek. Zortzi urtetik beherako haurrek, berriz, heldu batekin joan beharko dute igerilekura.

Herritarrei arduraz jokatzeko eta segurtasun distantziak mantendu eta prebentzio neurriak betetzeko eskatzen die Udalak.

 

Hartu txanda